• 256112
  • Animacion
  • EMG1web
  • emg2web

Aurkezpena

Euskal Hotsak Ahoskatzen ikerkuntzara eta euskararen ahoskera egokira bideratutako plataforma teknologiko berritzailea da. Bertan, fonazio-aparatuaren atal bakoitzak soinuen artikulazioan nola jarduten duen ageri zaigu. Hori gauzatzeko hainbat tresna-teknika aplikatzen dira: erresonantzia magnetikoa (MRI), elektropalatografia (EPG), animazioak, elektromiografia (EMG) eta bideoak, besteak beste.

Material hauek guztiak oso baliagarriak dira jarraian aipatzen diren erabiltzaileentzat:

  • Euskal fonetikako irakasle eta ikasleentzat
  • Euskara bigarren hizkuntza duten ikasleentzat
  • Erregistro estandarrean maila ona lortu nahi duten euskal hiztunentzat
  • Esatari profesionalentzat: aurkezle, politiko, irakasle eta bestelakoentzat
  • Ahoskerarekin arazoren bat duten pertsonentzat
  • Alor hauetako aditu eta ikertzaileentzat

Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du (BizkaiLab).

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of this site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

  I accept cookies from this site.
EU Cookie Directive Module Information