Edukia

Euskal Hotsak Ahoskatzen plataformak euskararen soinuen inguruan eduki berriak eskaintzen ditu. Hona hemen atalak:

  • HASIERA: web orriaren edukiez gain, ikerlanari, parte-hartzaileei eta harremanetarako datuei buruzko informazioa ematen da.
  • METODOLOGIA: webaren edukiak eskuratzeko egindako esperimentu bakoitzaren berezko metodologia azaltzen da.
  • HOTSAK: soinuen deskripzio orokorra eta informazio akustiko zehatza ematen da: grafikoa, numerikoa eta audiokoa.
  • 2Dko IRUDIAK: hiztunen benetako ekoizpenekin, erresonantzia magnetikoaren bitartez eskuratutako euskararen soinuen irudi sekuentziak.
  • ANIMAZIOAK: erresonantzia magnetikoari esker eskuratutako benetako irudietatik abiatuta, euskararen soinuen artikulazioak irudikatzen dituzten animazioak. Animazioen deskripzio artikulatorioa, audio lagina eta, adibide gisa, hitz batzuen kanpoko bideoak ditu, soinu bakoitzaren benetako adibideekin.
  • 3Dko IRUDIAK: 3Dko erresonantzia magnetikoaren bitartez eskuratutako euskararen soinuen irudi sekuentziak, hiztunen benetako ekoizpenekin.
  • 3Dko BERRERAIKUNTZAK: ahoko traktuaren hiru dimentsioko modelatuak, soinu bakoitzaren artikulazioa erakutsiz. 3Dko erresonantzia magnetikoko irudien analisi eta segmentazio bidez eskuratuak.
  • ELEKTROPALATOGRAMAK: soinu bakoitzeko mingainaren eta ahosabaiaren arteko ukipen puntuen bideo elektropalatografikoak eta irudi estatikoak.
  • ARIKETAK: ariketa bilduma bat eskaintzen da, erabiltzaileak webeko edukiak praktikatzeko eta eskuratutako gaitasun maila frogatzeko.

Informazio hori guztia goian dagoen menu nagusiaren bitartez kontsulta daiteke:

Menu Euskera

Hasiera, Metodologia eta Ariketen atalek azpimenuak dituzte, leihoaren ezkerraldean.

Animazioak, 2Dko irudiak, 3Dko irudiak eta elektropalatogramen atalek kontsonante eta bokalen taulak dituzte, bakoitzaren edukiekin. Horien gainean edo ezkerraldean dauden menuetan klikatuta, bakoitzari buruzko informazioa ageri da.

 

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of this site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

  I accept cookies from this site.
EU Cookie Directive Module Information