Proiektuaren deskribapena

Plataforma honek informazio berria eskaintzen du, hala euskarari buruz, nola beste edozein hizkuntzari buruz ere. Artikulazio linguistikoen irudi errealak eta modelizatuak biltzen ditu, dagozkien audioekin, testuekin eta bestelako material osagarriekin. Irudiak bi ikuspuntutatik aztertzen dira: sagitaletik, 2D eta 3Dko erresonantzia magnetikoaren bitartez, eta axialetik, elektropalatografiaren bitartez.

Helburu orokorrak hauek dira:

  1. Hizkuntzaren ahozko erabileraren hobekuntzarako teknologiak garatzea.
  2. Euskararen erabilera mintzatuan dauden akatsak zuzentzeko baliabideak ezartzea.
  3. Hainbat diziplina zientifikotako (fonetika esperimental, diagnostiko kliniko eta seinalearen tratamenduko) baliabide berritzaileen bidezko ikerketa sortzea.
  4. Aipatutako eremuetan emaitza berritzaileak eskaintzea.

Helburu zehatzak:

  1. Euskararen soinuen datu-base anitza sortzea (MRIko eta elektropalatografiako irudiak, seinale akustikoak, EMG, etab.)
  2. Datu-basea osatzen duten seinaleen prozesamendu digitalaren teknikak garatzea.
  3. Goiko helburuetan deskribatu diren elementu modularrak lotzen dituen egitura pedagokikoa ezartzea.
  4. Aurreko informazioa gailu askotatik (web aplikaziotik, bereziki) erakutsi ahal izateko plataforma teknologikoa sortzea.
  5. Datuak sartzeko administrazio-tresna bat sortzea.
  6. Euskarazko ahozko ekoizpena hobetu nahi duen edozein erabiltzaileri baliabide didaktikoak eskaintzea, euskara ama hizkuntza izan nahiz ez izan.
  7. Ahozko ekoizpenaren ikertzaileei (fonetikalari, logopeda, ingeniari, eta bestelakoei) ikasketa tresna garatu bat eskaintzea.

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of this site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

  I accept cookies from this site.
EU Cookie Directive Module Information