Hotsak

Atal honetan, euskararen soinuen deskripzio akustikoa egiten da, aldagai dialektaletan ahoskaturik, eta bakoitzaren ondoan ageri da informazioa: hedapena, aldagaiak, izaera fonematikoa, etab.

Beste hizkuntza batzuen aldean, euskarak bokalen sistema soila du eta kontsonanteen sistema konplexuagoa. Ez da erraza zehatz esatea euskararen sistema fonologikoak zenbat elementu (fonema) dituen, aldagai dialektal ugari baitago.

Euskararen bokalak sailkatzeko, ahoskatzeko bi ardatz hartzen dituzte kontuan: irekidura (bi bokal itxi, bi erdiko eta ireki bat) eta kokapena (bi aurreko, bi atzeko eta erdiko bat). Euskararen kontsonanteak zazpi modu eta zazpi artikulazio guneren arabera sailkatzen dira. Gune horietako banaketa ez da homogeneoa: hobikari eta sabaikariak gehiago dira; beste batzuk, ordea, (ezpain-horzkariak, glotalak) gutxi dira.

Sailkapen hori bi taulatan erakusten da: bokalenean eta kontsonanteenean. Bokal guztiak dira ahostunak (hau da, ahots-kordek dardara egiten dute); kontsonanteei dagokienez, ahostunak eskuinean kokatzen dira eta ahoskabeak (ahots-kordek dardararik egin gabe ahoskatzen direnak), ezkerrean.

Deskripzio teorikoez gain, informatzaile bakoitzak bere dialektoan ahoskatutako elementu bakoitzaren oinarrizko informazio akustikoaren taula ere ematen da, baita adibiderako audio bat ere, analisi akustikoaren grafikoa ondoan duela.

Datu horiek guztiak Euskararen Hotsak (Ana Elejabeitia–Alexander Iribar–Rosa Miren Pagola, Bilbao, Deustuko Unibertsitatea, 1998) CD-Rometik hartuta daude. 

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of this site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

  I accept cookies from this site.
EU Cookie Directive Module Information